ILLUNBEKO AUTOBUSA ARRAKASTA HANDIAREKIN AMAITU DA

24.000 bidaiari izan dira hilabete eta erdi eskasean, 2020an erregistratutakoen bikoitza, azken horrek zerbitzu-egun gehiago izan baitzituen. Donostia erdialdearen eta Illunbeko disuasio-aparkalekuaren arteko autobus-zerbitzuak, San Sebastian Turismotik martxan jarria, arrakasta handia izan du aurten. 24.000 erabiltzaile baino gehiago igo dira doako busera, 2020an erregistratutakoen ia bikoitza. Autobus anezkak Uztailaren erdialdetik abuztuaren 31ra arte funtzionatu du, hogei…