Atzo, azaroaren 6an, Donostiako Merkataritzaren Sarien Gala egin zen, San Sebastian Shopsek antolatuta, Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzigoarekin lankidetzan, Donostiako Sustapenaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez.
Saridunen parte hartzea egin nahi dizuegu 9. edizio honetan.
URTEKO SALTOKI DONOSTIARRA
ETXEZARRETA HARATEGIA
Bretxako merkatuan kokatutako saltokia, hirian ibilbide eta lotura handia duena. Belaunaldiz belaunaldi egokitzen eta berritzen egon dira, kontzeptu eta modu berriak txertatuz, bezeroengana iristeko, tokikotik globalera pasatuz. Beti bezeroak beraien estrategien erdian ipiniz eta kalitate eta bikaintasun handieneko produktuak eskainiz, inguruko abeltzain eta baserritar txikiei lagunduz.
MERKATARITZA IBILBIDE FINKATUA
ALMACENES JORGE SAN MARTÍN
Saltoki erreferentea, aurten 100 urte bete dituena. Hirian dituzten 2 dendekin, aholkularitza eskaini diete profesionalei zein partikularrei elektrizitate eta argiztapen soluziorik onenak eskaintzeko. Lan onaren, iraunkortasunaren, lan-kalitatearen eta berrikuntzaren adibide bikaina da, urte askotan hiria alaitasunez argitzen jarraituko duena.
Aipamen Berezia: REGALOS CLARA
Regalos Clara Antigua auzoan dago, eta mota guztietako gaiak eskaintzen ditu: poltsak, bisuteria, opariak eta bidai produktuak. 75 urte daramatza eredu izaten. Saltoki paregabea eta berezia, bezeroaren arretari garrantzi handia ematen diona eta produktuen xehetasunak eta zaintza lantzen dituena.
SALTOKI JASANGARRIA
TXITA
Hiri-mugikortasun adimentsua eta jasangarria aurkitzea animatzen dizun denda. Txita pertsonengan eta ingurunean duen eraginaz arduratzen da. Konpromisoa hartu dute gure komunitatearekin eta hiriarekin elkarlanean jarraitzeko, ingurumena gehiago errespetatuko duen, arduratsuagoa izango den eta pertsona guztientzat bidezkoagoa izango den etorkizuna eraikitzeko.
Aipamen Berezia: BATLLÓ CONCEPT
Denboraz kanpoko establezimendua, ekonomia zirkularraren adibide ezin hobea. Jasangarritasunaren aldeko saltoki gazte eta sortzailea, KM 0ko lehengaiarekin, materialak berrerabiltzen eta ingurumena errespetatzen duen artisau-fabrikazioarekin.
SALTOKI SORTU BERRIA
LA BAHÍA CREATIVA
Duela gutxi ireki dute, eta La Bahía Creativa-k diseinu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Diseinurako, sormenerako, pinturarako eta ilustraziorako grina batzen dituen lekua. Xehetasunik txikiena ere zain-tzen duen establezimendua da, eta aholkularitza pertsonala eta indibidualizatua eskaintzen du.
Aipamen Berezia: BOOK & GLOW
Book & Glow ezohiko kandela-denda berezia da. Fantasia usaina duen establezimendua, zure irudimena garatzea lortzen duena, zentzumenak estimulatzen dituena eta beste mundu batzuetara eramateko gai dena. Azken batean, erosketa esperientzia paregabea eskaintzen duen denda.
OHOREZKO SARIA
AFEDE
Donostiako Merkataritza Sarien Galan, AFEDE familiari ere aipamen berezia egin nahi izan zitzaion, bere dedikazioagatik, inplikazioagatik, ibilbide luzeagatik eta hiriarekin duen lotura garrantzitsuagatik.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta zorionak sarituei!









