San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak abian jarri duela Funts Teknologikoa laguntza-programa deialdi berri bat.
XEDEA
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea. Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
ONURADUNAK
Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresak, merkataritza-sektoreko enpresa txiki eta ertainak. EJSN-n benetan alta emateko datak eskaera aurkezteko bera edo lehenagokoa izan beharko du.
Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
a) Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
b) Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
d) Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak: konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak.
Diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko informazio gehiago duzu laguntzaren OINARRI ARAUTZAILEETAN.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
1.– Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %100era artekoa izan daiteke.
2.– Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntza ezin izango da 50.000 eurotik gorakoa izan.
3.– Zeharkako zergetatik eratorritako gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko, eta, zehazkiago, balio erantsiaren gaineko zergarenak (BEZ).
GUTXIENEKO INBERTSIOA
Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak ETEentzat, 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe).
Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe).
DIRUZ LAGUNTZEKO EDO GAUZATZEKO ALDIA
Inbertsioak egiteko epea 2023ko Urtarrilaren 1etik 2023ko Irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
LAGUNTZEN ORDAINKETA
Emandako zenbatekoaren %50 dirulaguntza emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da. Gainerako zenbatekoa gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da. Justifikazio epea hilabetekoa izango da, diruz lagundutako proiektuak amaitzen direnetik, eta, nolanahi ere, 2023ko Urriaren 31 baino lehen.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko Martxoaren 28an hasiko da, eta 2023ko Apirilaren 27an amaituko da.
Edozein kontsulta, argitalpenerako edo tramitazioan laguntzeko, jarri gurekin harremanetan (943090938).