San Sebastián Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Departamenturekin elkarlanean, SUPER ZOZKETA izeneko kanpaina berri bat jarri dugu martxan. Kanpaina honen helburua da zuen establezimenduetan kontsumoa dinamizatzea eta bultzatzea.
ZERTAN DATZA?
Kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa bat egiten duten bezeroak super zozketa batean sartuko dira, eta, bertan, 8.000€ banatuko dira 11 saritan; 1.000 €-ko 5 sari eta 500€-ko 6 sari. Irabazleek, aldi berean, establezimendu parte-hartzaileetan kontsumitu beharko dituzte sariak.
FUNTZIONAMENDUA:
- San Sebastian Shopsetik atxikitako establezimenduei kartel identifikatzaile bat, hautestontzi txiki bat eta partaidetza-sorta bat helaraziko dizkizuegu.
- Bezeroari, erosketa bakoitzeko, partaidetza bat eskainiko zaio. Bezeroak parte-hartzea bete eta hautestontzian sartu beharko du sariak eskuratu ahal izateko. Ez da gutxieneko kontsumorik ezartzen partaidetzak eskuratu ahal izateko.
- Kanpaina amaitutakoan, San Sebastián Shopsek hautestontziak eta partaidetzak jasoko ditu eta abenduaren 22an zozketa egingo du.
- San Sebastián Shops irabazleekin harremanetan jarriko da eta kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko opari-txartelak emango die.
EPEAK:
- Izena emateko epea 2025eko azaroaren 18tik 25era izango da.
- Kanpainako materiala 2025eko azaroaren 28a baino lehen entregatuko da.
- Kanpaina 2025eko azaroaren 28tik abenduaren 17ra bitartean egingo da.
- Irabazleak 2025eko abenduaren 22an izendatuko dira.
- Opari-txartelak erabiltzeko epea 2025eko abenduaren 22tik 30era izango da.
Tokiko merkataritzan kontsumitzeak saria du!
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.









