Donostia Zinemaldiko 67. edizioaren galetako aurkezleek, aktoreek eta zuzendariek Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko moda eramango dute soinean hirugarren urtez jarraian, Donostia Moda klusterrak, San Sebastián Shops elkarteak eta Ekonomiaren Sustapen Sailak eginiko elkarlanari esker, bertako diseinatzaileen lana estatuan zein nazioartean berriz ere ezagutzera emateko apustu irmo baten bidez.
Zinemaldiak eta tokiko sortzaile eta erakundeen arteko aliantzak hiru urte bete ditu. Oraingo honetan 51 markak hartu dute parte proiektuan, eta Zinemaldiko estilismo-taldeak horietako 20 hautatu ditu aurkeztutako proposamenak aztertzeko.
Torrubia & Torrubia, Casa Munoa, Sophie et Voilà, Minimil, Amaia Albes, Aldabaldetreku jostundegia, Fátima Ansola, Laia Varela, Bámbola, Massieu, Tocados OH, Manuela va de fiesta, Elixabet Perdiguero, Srta Dedal, Haizea Arranz, Inge Zubeldia, Stinea Studio, Betitxe Santua, Jone Iruretagoiena eta Pertegaz.
«Izarrak janzten» proiektuaren koordinatzaile Laura Chamorrok dioenez, «Zinemaldiaren, Donostia Moda klusterraren eta San Sebastián Shops elkartearen arteko lankidetza hirugarren urtez gauzatu da, eta horrela argi geratzen da Donostiak baduela tokiko modaren industria guztia bideratzeko marka ofizial bat. Zinemaldian parte hartuta, aukera paregabea eskaintzen ari gara gure diseinatzaileek beren diseinuak milioika ikusleren eskura jartzeko. Horrek, gainera, gure moda-marka sendotzeko balio digu. Era berean, Zinemaldiak modarekin lotutako eskaera guztiak kudeatzeko tresna bat aurkitu du».
Euskal modaren esleipen hauek egin dira Zinemaldiaren 67. ediziorako:
Torrubia & Torrubia (bitxiak)
- Loreto Mauleón (3 bitxi )
- Úrsula Corberó (1 bitxi )
- Natalia de Molina (3 bitxi )
- Edurne Ormazabal (2 bitxi )
Joyería Munoa (bitxiak)
- Cayetana Guillén Cuervo (3 bitxi )
- Loreto Mauleon (3 bitxi)
- Edurne Ormazábal (2 bitxi)
- Marisa Paredes (2 bitxi)
Bámbola (osagarriak)
- Cayetana Guillen Cuervo (6 pieza)
Sophie et Voilà (Emakumezko moda)
- Loreto Mauleón (1 look)
- Nathalie Pozas (1 look)
- Ane Hernando (2 look)
- Laura Chamorro (3 look)
Amaia Albes (Emakumezko moda)
- Vanessa Rodriguez (1 look)
- Cayetana Guillén Cuervo (2 look)
Minimil (Emakumezko moda)
- Vanessa Rodríguez (6 look)
- Cayetana Guillén Cuervo (2 look)
Sastrería Aldabaldetreku (Gizonezko moda)
- José Luis Rebordinos (6 looks)
- Alberto Arizaga (2 looks)
- Iñigo García (2 looks)
Elixabet Perdiguero (Emakumezko moda)
- Vanessa Rodriguez (2 look)
Inge Zubeldia (Emakumezko moda)
- Edurne Ormazabal (1 look)
Minusse (Emakumezko moda)
- Cayetana Guillén Cuervo (1 look)
Ione Iruretagoiena (Emakumezko moda)
- Vanessa Rodríguez (1 look)
Manuela Va De Fiesta (Emakumezko moda)
- Vanessa Rodríguez (3 look)
- Coro Odriozola (2 look)
- Laura Chamorro (1 look)
Pertegaz (Poltsak)
- Coro Odriozola (2 poltsa)
Bertako hamahiru marka horiek estilismoko 66 elementu baino gehiago eskainiko dituzte beren jantzi, osagarri eta bitxiekin. Galetako aurkezleek eramango dituzte, bai eta gonbidatuetako askok ere, «made in Basque Country» moda jantziko baitute Donostia Moda klusterrari, San Sebastián Shops elkarteari eta Zinemaldiari esker.