Nazio zein nazioarte mailako modaren etorkizuna ezagutzeko helburuz, San Sebastian Shops eta Donostia Moda Clusterra jardueraz eta hitzaldiz jositako jardunaldi interesgarrira gonbidatzen zaitugu ostiralean; Tabakalerako Kutxa Kulturren Kluba aretoan izango dira goizez, ‘Norantz doa modaren negozioa?’ gaiaren inguruan, eta AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan arratsaldez, birziklatutako materiala erabiltzeko tailer batekin.
Programa:
11:00tan: Sarrera. “Moda: negozio-ildoa”. Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, eta Laura Chamorro GdM San Sebastian Moda Festival jaialdiko zuzendaria.
11:15etan: Face to Face 1. Santos Costura.
Orain dela 10 urte jaio zen enpresa, artisautza oinarritzat hartuta. Bere burua emaztegaientzako soinekoei esker ezagutarazi zuen arren, Alfonbra Gorriko festa-soinekoek eman diote ospea markari.
Pixkanakako bilakaera izan du azkeneko urteotan, mantso-mantso joan da hazten, egun batetik bestera beste maila batera eraman duen gertaera nabarmenik gabe.
Santos Costura firmarentzako, garrantzitsuena ez da etorkizuna, nahiago du unean zentratzea. Bere helburua da marka sendotzea, baina gozatuz eta lanbidetik ikasiz.
12:00tan: Galderen txanda.
12:15etan: Face to Face 2. Mercedes de Miguel.
Mercedes de Miguel firmak 30 urte betetzen ditu 2019. Urte honetan, eta bere helburu nagusienetako bat da nazioarte mailan haztea, bere begirada Europako iparraldean jarrita.
Nazio mailakoa da bere merkatuaren % 75, 500 saltoki baino gehiagorekin. Mugaz gaindi, Frantzia da markak presentzia duen herrialderik garrantzitsuena; Portugal, Taiwan, Japonia eta Hong Kong daude ondoren.
Estrategia berari eutsi nahi dio aurten ere iparraldeko herrialdeekin; ez du inoiz han presentziarik izan, eta hedatu egin nahi du.
Premium modaren segmentuan kokatzen da, eta hiru denda propio ditu Bilbon, bai eta Poupee Chic by Mercedes de Miguel bere bigarren markaren beste bi denda ere.- SOLASALDIA: NEGOZIO-EREDUA
13:00etan: Galderen txanda.
13:15etan: Mahai-ingurua: Negozio-ildoa modaren munduan.
Hitzaldietan parte hartu nahi baduzu, FORMULARIO honetan izena eman dezakezu.
15.30tik-17.30ra AEG tailerrak
Modaren sektorean proposamen berritzaile eta jasangarrietan liderra den eta etorkizuneko erronkak dituen AEG eskolaktailerra eskainiko du bere instalazioetan.
Tailerretan izena eman nahi baduzu, FORMULARIO honen bidez egin dezakezu.