Lagun hori,
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Arloak, merkataritza-ekintzailetza sustatzeko laguntza-programa argitaratu du.
Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 14ra egin bada.
Diruz lagundu ahal izango dira honako gastuak:
• Enpresa eratzeko gastuak
• Jarduera martxan jartzeko gastuak (Funtzionamendu-gastuak, inbertsioak aktibo finkoetan, etabar.)
Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70ekoa izango da, gehienez ere 20.000 euro.
2019ko Azaroak 15ean eskaerak aurkezteko epea bukatzen da.