INBERTI DEZAGUN DONOSTIAN!
Hori da Donostiako Udalak eta Sustapenak abian jarri duten kanpainaren goiburua. Kanpainaren helbura da gertuko enpresa txikiari babesa ematea une zail honetan.
Ekonomia Suspertzeko Planaren (PREK) barnean, bi neurri atera dituzte sektore hauentzat, eta horiekin bat egitera gonbidatzen zaitugu:
–Online plataforma bat sustatuko dute, eta, bertan, etxera eramateko eskaini nahi dituzun produktuak eta/edo zerbitzuak aurkitu ahal izango dituzte herritarrek.
-Etorkizunean erosketa egiteko bonu bat. Horri esker, berehala likidezia izatea lortuko duzu. PREKek % 30eko hobaria emango du bezeroarentzat, eta zuk zenbateko osoa jasoko duzu.
Bidal iezaozu Donostia Sustapenera, izen komertziala, kokapena, argazkia edo logoa, eskain dezakezunaren deskribapena, eta harremanetarako modua. Doakoa da.
Izena emateko epea, maiatzaren 6tik 13ra.