Donostiako Udala saiatzen ari da egoera zail honetan merkataritza eta ostalaritza laguntzen eta, horretarako, Euskara Zerbitzuak indarrean dituen egitasmoak eta laguntzen berri emango dizkizugu.
Covid-19ak sortutako egoera dela eta, inoiz baino bertako bezero gehiago izango dituzu eta Euskara Zerbitzuak lagunduko dizu bertako bezeroen hizkuntza hautuari eusten. Horretarako, zerbitzu hauek eskaintzen dizkizuete:
- Testuen doako zuzenketa eta itzulpena zerbitzua
- Kanpoko zein barruko errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntza (2.880 eurorainoko diru laguntzak establezimenduko)
Horrela, euskararen presentziari esker, bezero euskaldunen asebetetzea areagotuko duzu eta negozioari balio erantsia emango diozu.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza, 2 behea
Emaila: udala_euskara@donostia.eus
Telefonoa: 943483750
Webgunea: www.donostiaeuskaraz.eus