San Sebastián Shopsetik Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Departamentua tokiko merkataritza laguntzeko egindako kanpaina aurkezten dizuegu: “XEHETASUNEZ ESKAINIKO ARRETA”.
Merkataritza-kanpainak helarazten duen mezua da tokiko merkataritzan gauza asko gertatzen direla. Ezagutzen gaituzte, badute gure zaletasunen berri, eta arreta pertsonalizatua ematen digute. Bidelagunak ditugu, eta erosteko ekintzan aholkatzen gaituzte. Gure beharrizanekin kezkatzen dira, eta xehetasun txikiak eskaintzen dizkigute. “Horregatik itzuli behar diegu ahalegin hori, gure ingurunean kontsumituz, tokian erosiz, gure hiri-herrietako bizia sustatzen lagunduz”.
Hemen uzten dizuegu kanpainaren bideoa:
Hona hemen aurkezpenaren argazkiak: