San Sebastian Shops-etik Donostia Sutapenak, hiriko Garapen Ekonomikoaren sail gisa, bultzatu berri duen ekimenaz jakinarazten dizuegu 2020ko Donostiako Gabonetako Azokan merkataritza-etxolak eta food-truck-ak ustiatzeko eskaera-epea ireki dela.
Azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra arte merkataritza- eta aisialdi-eskaintza zabal bat izango dugu eta horri esker, hiria dinamizatuko dugu, gabon-garaian bisitariak erakartzen jarraituko dugu eta hilabete aztoratu hauen ondoren hiritar guztiak pozten saiatuko gara.
Donostiako Sustapenetik gure hiria berritzearen eta bereiztearen alde egiten jarraitzen dute, pertsonengan itxaropen eta ilusio berriak sortuz. Argiek, efektu bisualek, atrakzioek, tailerrek etab. Donostiako erdigunea hartuko dute, bisitari-kopuruak gora egiten jarrai dezan (2019ko edizioan 1.300.000 pertsona baino gehiago).
Horretarako, Gabonetako Azokaren hastapenetatik esaten ari garen bezala, erakusketarien parte-hartzea eta kalitatea ezinbestekoa da.
Hori dela eta, etxolak ustiatzeko eskaera egiteko oinarriak atxiki ditugu, eta epeak eta ezaugarri nagusiak gogoraraziko dizkizuegu:
ESKAERA-EPEA: Irekita egongo da 2020/07/15etik 2020/09/15era, biak barne.
ESKAERAK AURKEZTEA: Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren web orriaren bitartez (www.fomentosansebastián.eus).
ETXOLAREN USTIAPENAREN ESLEIPENA EMATEA EDO UKATZEA: Urriak 06a baino lehen egingo da.
INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK: Edozein informazio edo kontsultarako, idatzi fomentoss@donostia.eus helbidera, eta erreferentzia gisa honakoa adierazi: Gabonetako Azoka.
GABONETAKO AZOKA oinarriak: https://donostiagabonetakoazoka.eus/eu/hartu-parte-erakusketari-gisa