San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizuegu argitaratu berri den AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriak, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.
Ezarritako prebentzio-neurrietan nabarmentzen da, Ostalaritzako lokalek eta hala nola Diskotekek eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduek goizaldeko 01:30a baino lehen itxi beharko dute, eta handik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta ezer kontsumitu ere. Gehienez ere hogeita hamar minutu egongo dira lokala uzteko; beraz, goizaldeko 02:00etatik aurrera, lokala itxita egon beharko da jendearentzat, eta ezingo da berriro ireki goizaldeko 06:00ak baino lehen. Gauerdiko 00:00etatik aurrera, lokalen kanpoko kontsumoa terrazentzat mugatutako eta baimendutako espazioan soilik egingo da.