13.916 bidaiarirekin itxi dute Illunbeko doako autobus zerbitzua.
Uztailaren 11tik abuztuaren 31ra izan da abian Illunbeko aparkalekua eta Erdialdea lotu dituen doako autobus zerbitzua, eta 13.916 erabiltzaile izan ditu denbora tarte horretan. Cristina Lage Turismoko zinegotziak esperientzia “arrakastatsua” izan dela adierazi du, eta nabarmendu du argi gelditu dela “Donostiak zerbitzu hori behar duela”.