SAN SEBASTIÁN SHOPS-etik jakinarazten dizuegu Agindu bat argitaratu dela, zeinaren bidez arautu eta deitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono Denda» programa. Atxikitzeko epea bihartik aurrera (urriak 6).
Kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko dirulaguntzak emango dira, bertan eskuragarri egongo den deskontu-bonu mota bakarraren bidez.
«Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da. Gipuzkoa: % 35,4, 130.980 bonu izango ditu eskuragarri.
Pertsona bakoitzak, gehienez, lau deskontu-bonu batu ahal izango ditu, berrogei euroko balioarekin. Onuradunek establezimendu bakar batean edo batean baino gehiagotan erabili ahal izango dituzte deskontu-bonuak.
Saltokiek ezingo dute bonurik hartu edo gorde bezeroentzat.
Salmenta hobaridunak programa indarrean jartzen den egunaren eta 2020ko abenduaren 31ren artean egindakoak dira.
FUNTZIONAMENDUA
Dirulaguntzen programa kudeatzeko, plataforma teknologiko espezifiko bat ez ezik, deskontu-bonuak abian jartzeko eta funtzionamendu-operatiboa eraginkortasunez gauzatzeko egokienak diren aplikazio informatikoak ere erabiliko dira, saltoki interesatuak bertan izena eman beharko dute.
Kanpainari atxikitako saltokiek erabiltzaile eta pasahitz pertsonalizatuak izango dituzte plataforman sartzeko, eta bertan izango dituzte eskura esleitu zaizkien deskontu-kupoiak.
Atxikitako saltokiak erabili diren eta oraindik erabili ez diren kupoiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango du kanpaina indarrean dagoen bitartean.
Programari atxikitako establezimenduek astean behin ordaindu eta kobratu ahalko dituzte aplikatutako deskontu-bonuak.
Saltokiak erabili den bonu bakoitza formalizatuko du plataforman, eta, horrekin batera, eroslearen NANaren kopia bat eta erosketa-bat aurkeztu beharko ditu.
Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, atxikitako saltokiei dagokien zenbatekoa likidatu eta ordainduko zaie, horretarako emandako banku-kontuan.
ATXIKITXEKO EPEAK
Saltokiek hiru asteko epea izango dute bihartik hasita (urriak 6) «Euskadi bono-comercio / Euskadi saltoki-bonua» programari atxikitzeko eskaera egiteko, hurrengo web orrialdean: www.camaragipuzkoa.com / www.euskadibonodenda.eus
Ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, programari atxikitzeko eskaera egin duten saltokiei jakinaraziko diete programan onartu dituzten edo eskaera ukatu dieten, bai eta, hala badagokio, zenbat deskontu-bonu esleitu dizkieten ere.
Atxikitako establezimenduei behar duten dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango dizkiete.