San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu, Donostia Sustapenetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, urte kritiko eta erabakigarri honetan abian jarri du 2020 Donostiako Merkataritza Plan Berezi berria.
Donostiako merkataritza-sektorearentzako Plan berri bat da, eta, garai honetan, tresna arina izan behar du datozen hilabeteei ahalik eta ondoen aurre egiteko, eta, aldi berean, hiri-merkataritza berritzailea, lehiakorra eta donostiarren premietatik hurbil dagoena eraikitzeko, auzo eta eremu guztietan. Plan berri hau inoiz baino bokazio pragmatikoarekin sortu da, eta ekintzara bideratuta dago.
Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu zure lankidetza. Horregatik, parte hartzera eta honako ONLINE GALDERA-SORTA hau betetzera gonbidatzen zaitugu. Galdera-sorta horrekin, zure saltokiaren beharretara hobeto egokitutako estrategiak eta ekintzak diseinatu ahal izango ditugu.
Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu. Eskerrik asko!