BEZEROAK EUSKARAZ ARTATZEKO IKASTAROAK
Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu, euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, (urritik abendura), 60 euroan, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaro eskaintza zabala dago (hainbat mailetakoa) Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.
Ikastaroak egoera berrira egokitu dira eta bi ikastaro mota egongo dira: presentzialak hiriko euskaltegietan (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea) edo aurrez aurreko telematikoak (ikastaroek ordutegi itxia izango dute eta irakaslearekin telematikoki jardungo da). Modalitate batean edo bestean, prezio berean izango da ikastaroa.
Euskaltegian emango diren klase presentzialen kasuan, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira eta taldeek ikasle-ratio txikiagoa izango dute.
Izen-ematea: urtarrilaren 21etik otsailaren 2ra.
Izen-ematea erakunde hauetan:
- Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea (9:00-14:00).
- San Sebastián Shops.
- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa.