San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu, euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa argitaratuko dela. Jarraian programari buruzko informazio garrantzitsuena helarazten dizugu:
HARTZAILEAK:
Merkataritza establezimenduak hurrengo Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko taldeen barruan sartzen direnak:
- EJSN 47.71: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
- EJSN 47.72: oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Merkataritza establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da:
- 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 4.000 euro.
- 10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro.
BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:
- Eskabidea egoki beteta (erantzukizunpeko adierazpena dakar).
- Kotizazio-kontuaren kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena (erakunde juridikoen kasuan).
- Lan-bizitzaren txostena (autonomoen kasuan).
- Hirugarren Alta (datu-bankuak).
EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9an hasiko da jarraian ipinitako estekan, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da, martxoaren 30ean.
Edozein kontsulta edo argitalpenerako: info@sansebastianshops.com – 943090938