San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzak saltegiak modernizatzeko argitaratu duen laguntza programaz informatzen dizugu. Saltegien eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa -berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren hobekuntzaren bidez- sustatzera bideratutako laguntza da.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
1.350.000,00 eurokoak dira.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada, eta jarduera hori EAEko saltegietan eta zerbitzu jakin batzuetan kokatuta badago
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN KONTZEPTUAK
a) Saltegiaren irudia berritzea: obrak, eraberritzeak, errotuluak, argiztapenak, altzariak, etab.
b) Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipo informatikoak, webguneak, Saltegiko Terminalak, TICKETBAI sistema ezartzea, etab
c) Baldintza higieniko-sanitarioak: aireztapen-sistemak, lurruneztatzeko makinak, aire-arazgailuak, etab.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirul-aguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.
Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren % 25eko diru-laguntza jasoko dute, egoera jakin batzuetan handitu ahal izango da, baina inola ere ez % 40tik gorakoa.
Onartutako gutxieneko inbertsioa:
- 4.000 euro a) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 900 euro b) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 900 euro c) lerroan jasotako inbertsioetarako.
DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN EPEA
2020ko abuztuaren 4tik deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu arteko aldian egin behar dira inbertsioak (ekainak 27), fakturak jaulki eta ordaindu.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Maiatzaren 27tik ekainaren 27ra.