San Sebastián Shopsetik Donostiako Sustapenak atera duen diru laguntza berri batetaz informatzen dizuegu, Donostiako jarduera ekonomikoari eta merkataritzako enplegua eutsi eta babesteko diru laguntza da.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
350.000€.
NORI ZUZENDUTA
Onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):
- Dirulaguntza jaso behar duen jarduera ekonomikoaren lan zentroa Donostian egotea.
- Altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan, honako talde hauetan agertzen diren JEZ epigrafeetan.
- Pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta langileen batez besteko kopurua 7 baino txikiagoa izatea. Batez besteko kopuruak barnean hartzen ditu bazkide langileak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
- Lokalaren alokairuari dagozkion gastuak.
- Langile Autonomoen Araubide Bereziari loturiko kuotak.
- Langile gastuak.
- Jarduera egiteari loturiko horniduren eta errepikatzen diren zerbitzuen kostua.
- Zerga, lan, kontabilitate, lege edo administrazio arloko gestoria eta aholkularitza.
- Jarduerari berari eta enpresa/autonomoaren jabetzako ondasunei loturiko aseguruak.
Kontzeptuen % 100 lagunduko da diruz. Ez dira onartuko 100 eurotik beherako gastuak (zergak kanpo), langile autonomoen ordainagiriei loturikoak izan ezik. Inola ere ez dira diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria enpresaren araberakoa izango da, eta gehienez ere 900 euro izango da. Laguntzaren oinarria honako kasu hauetan handituko da:
- % 5eko igoera, generoaren arabera (emakumea)
- % 5eko igoera hiriaren ekialdean; Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Egia, Loyola eta Martutene.
Igoerak metagarriak dira.
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN ALDIA
Diruz lagundu ahal izango dira 2021eko urtarrilaren 1etik laguntza eskatu den egunera bitartean sortutako, fakturatutako eta ordaindutako gastuak.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Epea: Eskaerak 2021eko ekainaren 7ko 09:00etatik uztailaren 6ko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, deialdi honetan dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.
Ekainaren 7tik 13ra bitartean egindako eskaerak, hasiera batean, eskatzen den dokumentazioa erantsi gabe formalizatuko dira. Ekainaren 14tik aurrera, webgunean dokumentazioa igotzeko atal bat aktibatuko da. Ekainaren 7tik 13ra bitartean formalizatutako eskaeren kasuan, ekainaren 26a baino lehenago erantsi beharko zaio espedienteari eskatzen den dokumentazioa, eta data horretan dokumenturik ez duten eskaerak gaitzetsi egingo dira.
Ekainaren 14tik aurrera egingo diren eskaerak ohiko moduan aurkeztuko dira, eskaera formalizatzeko unean eskatzen den dokumentazioa erantsita.
Donostiako merkataritza enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko dira.
Zalantzak badituzu, gurekin harreman egin (943090938) zenbakian.