San Sebastian Shops-etik #DONOSTIAMARKET-a antolatu dugu uztailarako. Baina COVID19 dela-eta, ezin izango da egin nahi genukeen bezala. Hala ere, ez dugu zuen produktuak saltokietatik kanpo erakusteko aukera galtzerik nahi; izan ere, produktuak bisitariei eta kontsumitzaileei hurbiltzeko abagune paregabea da.
Hori dela eta, baimena eskatu diogu Udalari produktuak lokaletik kanpo atera eta erakutsi nahi dituen orok, horretarako aukera izan dezan.
DATAK:
– Uztailaren 1etik 4ra.
Agendan apuntatu, eta aprobetxatu aukera hau!
Honekin batera bidaltzen dizuegu jarduera hori egin ahal izateko Udalak emandako baimena. Era berean, kanpainaren kartelak uzten dizkizuegu, zuek erabiltzeko eta Sare Sozialetan zabaltzeko. Azkenik, gogorarazten dizuegu horrelako ekintzetan higiene eta osasun neurriak bete egin behar direla.