San Sebastian Shops-etik Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek sustatu duten ekimen berri bati buruz informatzen dizugu. Ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko nahi dute, lankidetza eta estrategia komuna landuz. Bisitari berrietara iristea eta elkarren arteko indarrak bateratzea du helburu egitasmoak.
Lehen ekintzak uztailaren 14tik aurrera jarriko dituzte abian “Donostia – Biarritz. Bi hiri, gune bakarra” turismo-marka berria abian jarrita. Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 10€-ko prezioan. Tiketak Donostia Turismoako eta Biarritzeko turismo-bulegoetan edo www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bertan, bi hirietan egin ahal izateko planak proposatuko dituzte.
Ekimenak honako hauen babesa jaso du: San Sebastián Shops, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoako Hotelen Elkartea eta gainera, Basquetour-en laguntza ere jaso du.
Informazio praktikoa:
Iraupena: 60 min.
Ordutegia: Asteazkenean, ostiralean eta igandean. Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean.
Irteerak Biarritzetik: 09:00, 11:00, 13:00, 15:00, 17:00 eta 19:00.
Irteerak Donostiatik: 10:00, 12:00, 14:00, 16:00, 18:00 eta 20:00.
Geldialdiak:
Donostian: Donostiako autobus-geltokia. Federico García Lorca, 1
Biarritzen: Charles Floquet etorbidea, 17an, aparkalekua.