Jakinarazten dizuegu gaur eman zaiola saria Donostia – Biarritz autobuseko 3.000 bidaiariari. Sari hori 200€-koa da, Donostiako merkataritzan gastatzeko. Iñigo Garcia San Sebastián Shopseko gerenteak eman du saria.
Ekimen hau Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak eta Donostia Shopsek babesten dute, eta Basquetour eta Donostiako Sustapenaren babesa du. Bi hirietan harrera ona izaten ari da.
Arrakasta hori ospatzeko, Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak eta hiriko merkatarien plataformak, Donostia Shopsek, Turismoa, Ingurumena eta Ekonomiaren Garapena arloen arteko lankidetzaren bidez, 200 euroko balioa duen txeke bat eman diote bidaiariari, Donostia Shops plataformari atxikitako tokiko merkataritzan kontsumitzeko.
Donostia Turismotik zuzendutako ekimen arrakastatsu honek sailen arteko lankidetza handia izan du Udalaren barruan, Donostiako Sustapenaren eta Ingurumen Sailaren parte-hartzearekin, eta bere lehen urtean bi hirien arteko turismo-fluxua bultzatzeaz gain, hiriko zonaldeetan tokiko merkataritza berezi eta kalitatezkoari mesede egitea lortu du.
Zerbitzua uztailaren 15ean jarriko dute martxan, eta abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.
Azkenik, zoriondu nahi dugu sariduna, Zorionak!