San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizuegu Agindu bat argitaratu dela, zeinaren bidez arautu eta deitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono Denda» programa. Kanpainara atxikitako hiriko merkataritza-jarduerarekin erlazioa duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetako kontsumoa lagunduko da diruz, horietan eskuragarri egongo den mota bakarreko deskontu-bonu baten bidez.
«Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da. Gipuzkoa: 152.287 bonu izango ditu eskuragarri.
Pertsona bakoitzak, gehienez, bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, berrogeita hamar euroko balioarekin eta 16 urte gorakoa izan behar da. Onuradunek establezimendu bakar batean edo batean baino gehiagotan erabili ahal izango dituzte deskontu-bonuak. Halaber, deskontu-bonuak erosketa bakarrean edo hainbat erosketatan erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak.
Establezimenduek modu aktiboan eskainiko dizkiete bonuak bezero guztiei, harik eta establezimenduko bonuak agortzen diren arte. Establezimenduek ezin izango dute bonurik gorde, ez atxiki, ezta artikulu jakin batzuen salmentarako erabili ere. Betebehar horiek beteko ez balira, berehala emango zaio baja programan, eta establezimenduari dagozkion bonuak birbanatu egingo dira. Atxikitako establezimenduei behar duten dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango dizkiete.
FUNTZIONAMENDUA
Dirulaguntzen programa kudeatzeko, plataforma teknologiko espezifiko bat ez ezik, deskontu-bonuak abian jartzeko eta funtzionamendu-operatiboa efikaziaz gauzatzeko egokienak diren aplikazio informatikoak ere erabiliko dira. Plataforma horren bidez egingo dira dirulaguntzen programara atxikitzearekin lotutako izapide guztiak, bai eta deskontu-bonuak jaulki, lortu, aplikatu, trukatu eta konpentsatzeko eragiketa guztiak formalizatu ere, agindu honetan zehaztutako baldintzetan.
Saltokiak plataforman formalizatuko ditu salmenta egiteko edo zerbitzuak emateko momentuan erabilitako bonu guztiak, eta, justifikazio-agiri gisa, erosketa-tiketa erantsi beharko du, non eroslearen NANa jasota egongo den.
ATXIKITXEKO EPEA
Saltokiek hiru asteko epea izango dute, gaurtik hasita (irailak 28) urriaren 19ra arte «Euskadi bono-comercio / Euskadi saltoki-bonua» programari atxikitzeko eskaera egiteko, hurrengo web orrialdean: www.euskadibonodenda.eus
DESKONTU-BONUAK TRUKATZEKO EPEA
Bi epe edo aldi ezarri dira deskontu-bonuak trukatzeko. Lehenengoa, programa indarrean jartzeko finkatutako egunean hasi eta 2021eko abenduaren 5ean amaituko da, eta bigarrena, aldiz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.