San Sebastian Shops-etik Donostiako Sustapenak atera duen laguntza-lerro berri baten berri ematen dizuegu; hiriko merkataritzako enpresa eta pertsona autonomoen eraldaketa digitala sustatzen duten merkataritza-ekimen digitalak bultzatzeko, lehiakortasun-dimentsioa hobetzeko. Laguntza-programa Donostiako Sustapenaren ekonomia suspertzeko planaren (PREK) barruan dago.
ONURADUNAK
Tendrá la consideración de persona beneficiaria de la ayuda, la que cumplan los siguientes requisitos:
- Erakunde onuradunak lantoki bat edukitzea Donostian.
- Diruz lagundutako inbertsioa Donostian kokatutako lantokira bideratzea.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea, honako epigrafeetakoren batean: 64 taldea, 65 taldea (6521, 654 eta 655 ezik), 66 taldea, eta hurrengo epigrafeak 691, 7552, 971 y 972.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea laguntzaren xede den jardueran, urtebetetik gora eta etenik gabe, oinarri hauek argitaratzen diren egunean.
- Pertsona juridikoen kasuan, enpresa txikia izateko baldintza betetzea eskaeraren unean.
DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK
- Komunikazio eta marketin digitala: kanal digitalak identifikatzen laguntzeko inbertsioak eta gastuak, sareetan ospea eta posizionamendua hobetzea, bezeroaren esperientzia hobetzea, fidelizaziorako aplikazioak, etab.
- Inteligentzia analitikoa (datuen analisia): online analitikara bideratutako inbertsioak eta gastuak (webgunea, sare sozialak eta abar). Horri esker, datuak neurtu, bildu, aztertu eta online kanalaren trafikoa azter dezakegu, erabiltzaile digitalen portaera ezagutzeko. Analisi datuak eta online negozioa monitorizatzeko funtsezkoak izan daitezkeen adierazleak identifikatzea eta horiek interpretatzea.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Hauek dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta horietako bakoitzean hartutako gastuetarako laguntzaren ehunekoa edo zenbatekoa:
- Aholkularitza espezializatuari lotutako gastuak, inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak. Aholkularitzari lotutako gastuen % 20koa izango da laguntza, eta gehienez ere 200,00 €.
- Ekintza-eremu batzuetan –marketin digitala, datuaren analisia eta E-commerce tresnak garatzeko eta ezartzeko behar diren inbertsioak eta gastuak. Atal honetan deskribatutako eremuetan egindako inbertsioaren eta gastuen % 80koa izango da laguntza, eta gehienez ere 1.500,00€.
- Ordenagailuak eta tabletak erostea. Kontzeptu horretan egindako inbertsioaren % 30ekoa izango da laguntza, eta gehienez 300€.
Laguntza hau, aurreko paragrafoetan azaldutako esparruetan egindako inbertsio eta gastuengatik ateratzen dena, handitu egin daiteke honako baldintza hauek betetzen badira:
- % 30eko gehikuntza erakunde eskatzailea Donostia marketplaza: www.dssmarketplaza.eus udal plataformari atxikita badago eskaera egiten den unean edo atxikitzen bada eta bertan alta ematen bazaio, 15 egun naturaleko epean, laguntza-eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita, eta hala erasota utziz gero eskabidearen eranskinean.
- % 10eko gehikuntza, onuraduna hiriaren ekialdean baldin badago eta eskabidearen eranskinean hala adierazten badu. Hiriko ekialdekotzat jotzen dira auzo hauetako merkataritza enpresak: Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.
- % 10eko gehikuntza zerbitzua garatzen edo ematen duen enpresa Donostiakoa baldin bada.
Gehikuntzak metatu ahal izango dira, baina laguntzaren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, 2.000 € baino handiagoa izan. Laguntza bat emango da enpresako.
INBERTSIOAK ETA GASTUAK EGITEKO EPEA
Laguntza eskatzen den jardueretako inbertsioak eta gastuak egiteko epea 2021eko ekainaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31 artekoa izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEAK
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 27tik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartekoa izango da, edo deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa.
Eskabideak modu telematikoan eta Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez baino ez dira aurkeztuko. Eskabidea egin ahal izateko, alta emanda egon beharko da Donostiako Sustapenaren online zerbitzuen atarian.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (943090938).