San Sebastian Shops-etik Lanbidek – Euskal Enplegu Zerbitzuak atera duen laguntza-lerro baten berri ematen dizuegu; “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak” programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Ekintzailetza eta mikroenpresak “, Europar Batasuna-Next Generation EBk finantzatutako berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-planaren esparruan.
Deialdiaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresetan eta langile edo autonomoetan enplegua mantentzea, trantsizio ekologiko eta digitala egiten lagunduz.
ONURADUNAK
Hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:
- Diru-laguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.
- Trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu izana, 2021eko urtarrilaren 1etik diru-laguntzaren eskaera aurkezten den egunera bitartean (eskaera egiteko azken eguna 2023ko maiatzaren 30a da).
- Inoren konturako langileak enpleguan mantentzea (halakorik balego), beren jarduerari eta/edo bazkideei eustea, diru-laguntza ematea ebatzi eta 6 hilabeteko epean.*
*Enpleguari eusteko baldintza hori ez da urratutzat joko, baldin eta arrazoi objektiboen edo kaleratzearen zioz lan-harremanen bat iraungitze bada, bidezkotzat jota (erretiroa, dimisioa, heriotza, lanerako ezintasun iraunkorra, absolutua edo ezintasun handia), eta aldi baterako kontratuen kasuan, prestakuntzakoak barne, baldin eta kontratua iraungitzen bada hitzartutako lan-denbora igaro delako edo haren xedea osatzen zuen obra edo zerbitzua burutu delako, eta, langile finko ez jarraituen kasuan, jardueraren denboraldia amaitu edo eten delako.
ZEIN INBERTSIO ONARTZEN DIRA?
Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan:
- Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak.
- Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa.
- Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak.
- Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko: orokorrean kontsumoak, eta, zehazki, lehengaiak eta energia murrizten dituztenak; hondakinen sorrera murrizten dutenak; berrerabilpena areagotzen dutenak; uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzen dutenak edo berotegi-efektuko gas-isuriak murrizten dituztenak. Produktuetan edo biltzeko prozesuan hondakinen sorrera ezabatu edo murrizten duen diseinua ahalbidetzen duten irtenbideak.
- Biodibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa.
Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan:
- Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea.
- Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak.
- Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako fakturazio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar.
- Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (webguneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).
Diru-laguntza jaso ahal izateko, egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa izan beharko dute, BEZik gabe, diru-laguntzen bi ildoetako batean.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da mikroenpresa edo banakako enpresaburu autonomo onuradun bakoitzeko.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, edo deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan (943090938).