San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki duela Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko.
Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:
Diruz lagundu daitekeena |
Euskaraz |
Euskaraz eta gaztelaniaz |
Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa | % 50 500 euroko mugapean |
% 30 300 euroko mugapean |
Establezimenduen barruko euskarri finkoak | % 60 1.200 euroko mugapean |
% 50 1.000 euroko mugapean |
Establezimenduen barruko seinaletikoa | % 60 220 euroko mugapean |
% 50 200 euroko mugapean |
Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak…) | % 60 600 euroko mugapean |
% 50 500 euroko mugapean |
Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (Ahozapiak, mahaigainak…) |
% 60 360 euroko mugapean |
% 50 300 euroko mugapean |
Epea: 2022eko abenduaren 31 arte (baldin eta dirua lehenago agortzen ez den).
Eskabide orria, eskaera telematikoa eta oinarri arautzaileak: