San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2030 EUSKAL MERKATARITZAREN ESTRATEGIA abian jarri duela jakinarazten dizuegu, eta baita 2021-2025 Ekintza Planean hedatzea ere.
Bere garapenerako uneak, eraldaketa sozial sakoneko eta aldaketa sektorialeko testuinguru batean, eta pandemiak ekarri duen salbuespenezko egoerak eraginda, agertoki berri horretara egokitzearekin batera doazen ikuspegi eta jarduera berriak eskatzen ditu. Eraikuntza kolektiboko proiektua da, eta euskal merkataritza-ekosistema osoa osatzen duten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak arautuko dituzten jarraibideak modu partekatuan finkatzea du helburu.
Proiektu hainbat fasetan garatuko da, zeinetan Euskadiko sektorearen ezagutza eta ikuspegia barneratuko diren. Diagnostiko-fase momentu honetan, zure laguntza izatea gustatuko litzaiguke, eta inkesta betetzea, modu anonimoan, esteka honen bidez:
Minutu gutxi batzuetan bete daitekeen inkesta labur eta erraz bat da eta 2022ko martxoaren 31ra arte egongo da epea inkesta erantzuteko.
Aldi berean, uneoro Planaren garapen prozesuaz informatuta egoteko, planaren webgunea kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu: www.merkataritza2030.eus, bertan, informazio zehatza aurkituko duzue une bakoitzean, eta ekarpenak eta/edo kontsultak egiteko bide bat ete aurkituko duzue.
Zalantzarik izanez gero, doako 900 10 29 65 telefonoan jar zaitezke gurekin harremanetan.