Eslogan horrekin hasten da San Sebastian Shop-en tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berria, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzigoaren laguntzarekin.
San Sebastián Shopsetik, Donostiako tokiko merkataritzari balioa emateko asmoz, kanpaina berri bat jarri dugu abian, gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzeko, herritarrei eta bisitariei Donostiako tokiko merkataritzaz gozatzeak dakarren esperientzia paregabe eta desberdina helaraziz. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako Zinegotzigoaren babesa du.
Kanpaina honen berri emateko, komunikazio-kanpaina bat egingo da, bideoak eta promoziozko mezuak emanez, gure tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabalduz.
Bideo hori egiteko, hiriko hainbat establezimenduren laguntzarekin egin da, eta horien artean Aitor Lasa Gaztategia, Almacén de Vinos, Anhelo, Atlantis, Ciclos San Martzial, Dcloset, Kokekoko, Little Lola, Loreak Mendian, Marta G Estilismo, Minimil, Optica Carlos I,Paname Lore Estudioa, Parkean Arte, Room 278 eta Three elements daude.
Bideoa hiru hizkuntzatan zabalduko da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Illunbeko aparkalekua Donostiako erdigunearekin lotzen duen autobus zerbitzuan ikusiko da, gure hirira hurbiltzen direnentzat erakargarri izan daitekeelakoan. Donostiako hainbat hoteletan ere zabalduko da.
Donostiak lehen mailako saltokiak ditu, produktuaren eta bertako marken alde egiten dutenak. Merkataritza berezia, iraunkorra eta nortasun kultural propioa duena, lurralde honen ezaugarria . Gustora ibiliko zaren helmuga turistiko eta komertzial bakarra da.
Merkataritza aurrera egiten ari da ekonomiari, turismoari eta hiriari laguntzeko bidean, eta indar handiagoz egingo du etorkizunean aurrera. Turismo iraunkorra eta erosketa arduratsuak merkataritzaren eta tokiko ekonomiaren hazkunde-palanka handienetako bat izango dira. Goza dezagun gure saltokiaz.