San Sebastián Shops-etik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak argitaratu duen deialdiaz informatzen dizugu, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko 2022ko laguntzen berri ematen den.
XEDEA
Deialdi honen helburua da 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, pertsona horiei EAEko lan-merkatuan laneratzen laguntzeko.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Deialdi honen babesean, gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeak eta aldi baterako kontratuak lagundu ahal izango dira diruz, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzeko badira.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak aplikatuko zaizkie 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatu edo hasi diren lan-kontratuei, baldin eta bertan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen badituzte.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuen kasuan, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuen kasuan, eta 2023ko urriaren 31n amaituko da.
Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
Halaber, diruz lagundutako kontratazioek enplegu-sorrera eragin beharko dute, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen lantokietako batez besteko langile-kopuruarekin alderatuta. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horren ondorioz, enpresako langileen batezbestekoak gora egin beharko du.
KONTRATATUTAKO PERTSONEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea eta 30 urte edo gehiago edukitzea.
b) Langabeak izan eta izena emanda egotea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
c) Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:
Zenbatekoak %20 handitu ahal izango dira baldintza batzuk betetzen badituzte (ikus Informazio Gehiago).
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2022/06/23tik 2022/10/14ra bitartekoa da.
Edozein kontsulta edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943090938).