San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu Donostia Turismoaren, Eusko Jaurlaritzaren Merkatariza Sailaren, Basquetourren, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta Dbusen arteko lankidetzari esker, Illunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua abian jarri dugula.
Bi zerbitzuak doakoak izango dira, eguneko bisitarien mugigarritasuna errazteko. Hala, haien esperientzia hobetuko da; eta, gainera, hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitu eta tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatuko da.
Uztailaren 19tik abuztuaren 31ra bitartean, autobusak Illunbeko aparkalekua eta hirigunea lotuko ditu Errondo pasealekuaren hasieran kokatuko den geltoki baten bidez, Menchu Gal parke ondoan, eta 20 minutuz behin eskainiko du zerbitzua, 11:00etatik 23:00era. Geltokia totem eta kokapen-mapa banarekin seinaleztatuta egongo da errazago topatu ahal izateko, eta irteera eta helmuga toki berean egongo dira.
ALBISTEA HEDATZEKO
Doako aparkaleku eta bus zerbitzua iragarriko da hiriko sarreretan dauden kartel adierazleen bidez eta Bidegiren lankidetzari esker autobideko ordainlekuetan, Donostia Turismoaren webgunean eta sare sozialetan, irratian iragarkiak eginez eta udan online bannerrak jarriz.
Ekimenean laguntzeko, kanpainaren material grafikoa deskarga dezakezu eta hura zabaltzen lagundu.
Informazio gehiagorako harremanetan jarri: 943090938.