San Sebastian Shops-etik 2022rako Euskal Merkataritzaren Euskadi Sarien deialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
XEDEA
Merkataritzaren Euskadi Sarien xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritzaren alde lan egiteagatik eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiteagatik nabarmentzen diren enpresak saritzea, betiere, Emakumeen eta Gizonen berdintasun-printzipioak errespetatuta.
KATEGORIAK
Eranskin honetan merkataritza sektoreko Euskadi sariak arautzen dira; guztira, lau izango dira, horietako bakoitza honako kategoria edo jarduketa-eremu hauetako bati dagokiona:
- Ibilbide profesionalari eskainitako Merkataritzaren Euskadi Saria, zeinaren helburua baita EAEko merkataritza-sektoreko langileen ibilbide profesionalari aitortza egitea.
- EAEko merkataritza-enpresei eskainitako Euskadi Saria, zeinaren helburua baita enpresek merkataritza garatu, modernizatu eta berritzeko egindako lana saritzea, lanpostuak sortu eta mantentzeko egindako lana ere kontuan hartuta. Modalitate horren barruan bi kategoria bereiz ditzakegu:
- EAEn 10 langile arte dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako EAE sariak.
- EAEn 10 langile baino gehiago dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi sariak.
- Ekintzailetzaren Euskadi Saria, zeinaren helburua baita eragin, originaltasun, ekimen, ahalegin eta abarrengatik bereizi diren eta merkataritzaren sektorean ikusgaitasuna eta aitorpen berezia izan duten ekintzaileak saritzea.
ONURADUNAK
Onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmoko merkataritza-jardueraren bat gauzatzen duten merkataritza-enpresen titularrak, fisikoak edo juridikoak
HAUTAGAITZA FORMALITZAKO
Hautagai-zerrenda ondorengo dokumentu hauek aurkeztuta osatuko da:
- Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.
- Azalpen-memoria, hautagaiaren merezimenduak behar bezala arrazoituta biltzen dituena.
- Sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak edo irudiak, egile-eskubiderik gabekoak eta bereizmen handikoak) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.
HAUTAGAITZA AURKEZTEKO EPEA
Urriaren 1etik 31era.