Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hondakin Departamentuak sustatzen duen Gipuzkoako Hondakinen Prebentziorako Astearen barruan, San Sebastian Shopsetik DENDATUren aplikazioari buruz, jardunaldi bat antolatu dugu.
Hitzaldi informatibo bat izango da, non DENDATUren tresnan parte hartu duzuen Donostiako saltoki guztien lankidetzari eta inplikazioari esker lortutako ondorioak partekatuko ditugun, eta jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideak kontutan hartuz merkataritza beste modu batera ulertzea erakutsiko digun.
DENDATU zuen jarduerak ingurumenean duen eragina hobetzeko baino haratago doan apustua da. DENDATU kalitatezko tokiko enpleguaren alde egitea ere esan nahi du, eta pertsona guztientzako gizarte jasangarri, lehiakor, justu, inklusibo eta berdintasunezkoa eraikitzeko eredu ekonomikoaren aldaketaren parte aktiboa izatea ere suposatzen du.
Eraldaketari ekiteko hamarkada erabakigarrian gaude, eta duela zenbait urte klima-aldaketaren erronketara egokitzeko beharra etorkizunera begira ikusten genuen arren, gaur egun aldaketa hemen eta orain dagoela esan dezakegu, eta ezin da diskurtsoetatik ekintzetara igarotzeko unea luzatu.
Aurrea hartzea eta beharrezko aldaketak egitea eguneroko merkataritza-kudeaketan, kudeaketa jasangarriagoa egiteko eta lehiakortasunari eusteko, ekin beharreko erronka da; hondakin gutxiago sortzea, enbalaje-ohiturak aldatzea, digitalizazioa, gure lokalen energia-eraginkortasuna hobetzea. Egiten joan daitezkeen aldaketa txikien erakusgarri dira, eta, horiek gehituta, aldaketa handia suposatzen dute: klima-erronkara egokitzea edo ez.
Tresna honen partaide eta saltoki aitzindari zarenez, eta interesgarria irudituko zaizulakoan, DENDATUren jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu:
Data: Azaroak 21 (astelehena).
Ordua: 12:00etatik 14:00etara.
Lekua: Londres Hotela (lunch txiki bat egongo da).
Eskertuko genizuke parte hartuko duzula baieztatzea formularioan sartuz. Zure zain gaude!
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943090938).