San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu, Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, enplegua sustatzeko kontratazio mugagaberako laguntza-programa bat jarri duela abian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta.
XEDEA
Programaren helburua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emandako Donostiako langabeen kontratazioa bultzatzea da, Donostiako udalerrian jarduera zentroa duten enpresetan.
ONURADUNAK
Donostiako udalerrian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Deialdi honen babesean, gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeak eta enplegu-sorrera eragiten duten kontratuak kontutan hartuko dira.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Zenbatekoa: 4.000€ eta 11.000€ bitartean.
Gehieneko dirulaguntza: 8.000€ lanaldi osoko kontratu MUGAGABEEN kasuan. Zenbateko hori 10.000€ arte igo daiteke, kolektiboen parte diren pertsonak kontratatuz gero (*). Lanaldiaren araberako zenbateko proportzionala (gutxieneko lanaldia % 50 da).
(*) Kolektiboak: DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzen duten pertsonak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak (kontratazio aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena eman dutenak, betiere denboraldi horretan zehar gutxienez 360 langabezian egon badira), eta 55 urtetik gorako pertsonak.
Zenbateko guztiak % 10 handituko dira, kontratua emakume batekin eginez gero.
Gehienez 2 laguntza eman ahal izango dira onuradun bakoitzeko.
KONTRATATUTAKO PERTSONEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
a) Kontratatuko diren pertsonak Donostian erroldatuta egotea.
b) Kontratatutako pertsonak langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa erregistratuta egotea.
d) Lanpostuak lotura zuzena izatea enpresak egiten duen jarduerarekin.
e) Laguntzaren xede den kontratua egin zaion pertsonaren lantokia Donostiako udalerrian egotea.
f) Lan harremana 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte hastea.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2022/11/18tik, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023/01/31era bitartekoa da.
Edozein kontsulta edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943090938).