San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak abian jarri duela Funts Teknologikoa laguntza-programa.
XEDEA
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea.
ONURADUNAK
Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren bat duten mikroenpresak, merkataritza-sektoreko enpresa txiki eta ertainak.
Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
- Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
- Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: Salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
- Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
- Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak: Konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak.
* Programaren OINARRIETAN zehatzago ikus dezakezu.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
1.– Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %100era artekoa izan daiteke.
2.– Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntza ezin izango da 50.000 eurotik gorakoa izan ETEen kasuan,
GUTXIENEKO INBERTSIOA
Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak ETEentzat, 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe).
Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe).
DIRUZ LAGUNTZEKO EDO GAUZATZEKO ALDIA
Inbertsioak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
LAGUNTZEN ORDAINKETA
Emandako zenbatekoaren %50 dirulaguntza emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da. Gainerako zenbatekoa gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 20an hasiko da, eta 2023ko urtarrilaren 19an amaituko da.