Donostia Shopsetik jakinarazten dizuegu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.
Aurkezten diren proiektu eta jardueren dirulaguntzen ematea, elkarrekiko norgehiagoka bidez izango da, hau da proiektuak baloratuko dira eta puntuazio gehien dutenak diruz lagunduko dira. Balorazio-irizpide batzuk (ikus laguntzaren oinarri arautzaileak) kontuan hartuko dira aurkeztutako proiektuak eta lehentasunezko proiektuak puntuatzeko (ikus laguntzaren oinarri arautzaileak).
ONURADUNAK
- Gipuzkoan kokatutako enpresak.
- Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edota laguntza formularen baitako enpresak (enpresen arteko lankidetza-dinamikak egituratzeko proiektuetan).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
- Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.
- Diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira proiektua garatzeko behar-beharrezkoak diren kostuak.
- Barneko langileen kostuek ezin izango dute gainditu guztizko kostu hautagarriaren %25, eta gehienez 35 euro/orduko aukeratu ahal izango dira. Enpresen arteko lankidetza-proiektuetan izan ezik, ez da mugarik egongo eta gehienez 35 euro/orduko izango dira hautagarriak.
- Kanpoko langileen kostuak hautagarritzat joko dira, orduko 69,29 euroko gehieneko balioarekin.
- Kasu guztietan, 300 eurotik beherako kostuak ezin izango dira aukeratu.
LAGUNTZA ESPEZIFIKOEN PROGRAMAK:
Deialdi honek hiru ildo edo programa espezifiko ditu:
- Aukerak eta gaitasunak balio-eremuan eraldatzeko proiektuak.
- Enpresa-jardueraren jarraipena bultzatzeko proiektuak.
- Enpresen arteko lankidetza-dinamikak egituratzeko proiektuak.
1.-AUKERAK ETA GAITASUNAK BALIO-EREMU BIHURTZEKO PROIEKTUAK
1.1.-XEDEA
Aukera berriak sortzea ahalbidetuko duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta enpresa-eredu iraunkor berrien balio-ekarpenaren bidez.
1.2.-DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Negozioaren eskumenak eta/edo oinarrizko eskumenak identifikatzea, etorkizunean potentzial handiagoa izango duten enpresa aukerak garatzeko balioa sortzen dutenak (atzerrira konektatutako enpresaren ezagutza bereizgarria identifikatzea eta zentzuz ustiatzea).
- Eskuin-ezkertia ikuspegia barne hartzen duen antolaketa-diseinua garatzea (egungo gaitasunak ustiatzeko potentzialtasuna, etorkizuneko garapenerako aukera berriak esploratzeari utzi gabe).
- Barnekintzailetzako dinamikak ezartzea (enpresaren barruan aldeko testuinguru bat sortzea, pertsonen eta enpresen berezko gaitasunak aprobetxatzeko etengabeko dinamika baten bidez, bai barnekoa bai ingurunera irekia, negozio lerro edo jarduera ekonomiko berriak sustatzeko.
- Negozio aukera berriak sortzen dituzten dinamikak ezartzea, prospektiba eta aurreratze teknikak barne hartzen dituztenak (enpresan eta kanpoan dagoen ezagutza eta sormena modu intentsiboan erabiliz eta konbinatuz. aurrez kontrastatutako merkatu balioko proposamenetan).
- Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktutik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa.
- Eraldaketa eta dibertsifikazio irekiko egiturazko prozesuak diseinatzea (balioa eta ezagutza ematen duten kanpoko erakunde edo profesionalekin lankidetzan aritzeko eta konfiantza sortzeko prozesuak).
- Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira.
- Ekonomia zirkularraren esparruan aukerak identifikatzea eta antolatzea, eta baita ere eko-diseinuaren eta eko-zerbitizazioaren esparruan.
- Aukerak identifikatzea eta antolatzea, ekonomia sortzailearekin lotutako jarduerak txertatuz.
2.-ENPRESA-JARDUERAREN JARRAIPENA SUSTATZEKO PROIEKTUAK
2.1.-XEDEA
Empresa jardueraren jarraipena sustatzea, enpleguari eustea eta Gipuzkoan sustraitzea.
2.2.-DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Enpresaren ondorengotza eta/edo transmisioa planifikatzea.
- Enpresaren hazkunde ez-organikorako estrategiak definitzea.
- Enpresaren transmisioko prozesuak garatzea.
- Belaunaldi erreleboa bermatzea.
- Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea.
3.-ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA DINAMIKAK ANTOLATZEKO PROIEKTUAK
3.1.-XEDEA
Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.
3.2.-DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea.
- Enpresen dimentsio berriak sortzea.
- Lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen barruan.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 17an hasiko da eta 2023ko martxoaren 30ean amaituko, 12:00etan.
JARDUERAK GAUZATZEKO EPEA
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak laguntza eskatu ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2024ko maiatzaren 31rako amaituko dira.
Edozein kontsulta, tramitazio edo argibidetarako gurekin harremanetan jar zaitezke (943090938).