San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Donostiako Sustapenak abian jarri duela Donostiako merkataritzarako hizkuntzen DOAKO Lanbide Heziketako Programaren 2. edizioa: Ingeles eta frantses ikastaroak 2023. urterako.
Ikastaro horiek programa praktikoak dira, bezeroarekiko komunikazioa errazteko eta bertako merkataritzan erosketa-esperientzia hobetzeko.
Programak honako hauek ditu:
TALDE-PRESTAKUNTZA
Ikastaroak: 2 ingelesez eta 2 frantsesez.
Parte-hartzaileak: gehienez 10 pertsona/ikastaro.
2023ko urritik 2024ko urtarrilera.
Bide kalea 2. Donostiako Sustapenaren bulegoak.
BANAKAKO PRESTAKUNTZA
160 saio. 80 saio frantsesez eta 80 saio ingelesez. Saio horiek taldeko ikastaroen azken fasean egingo dira.
ORDUTEGIA
Frantsesa: astelehen eta asteazkenean.
- Hasierako maila: 13:30etik 15:00etara.
- Tarteko maila: 8:30etik 10:00etara.
- Hasierako maila: 8:30etik 10:00etara.
- Tarteko maila: 13:30etik 15:00etara.
Izena emateko data Irailaren 25ean amaitzen da. Garrantzitsua da, izena emateko, 1. edizioan parte hartu ez duten interesdunek MAILA TESTA egin behar dute.Taldeak irailaren 27a baino lehen antolatu ondoren, bertaratuko direla baieztatuko da.Argibideren bat behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943090938).