San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua, Urriaren 2an hasi eta Abenduaren erdialdera amaituko den Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikipen-kanpaina batekin hasi dela.
Kontsumoko Arbitaje Sistema zer da?
Kontsumoko Arbitraje Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Adminiztrazioak herritarren esku jartzen duen zerbitzu publikoa da, kontsumoaren arloan sortzen diren eztabaidak konpontzeko. Kontsumitzaileen, enpresen saltokien edo profesionalen arteko gatazkak konpontzeko sistema bat da.
Sistema honek bere abantaila ugari ditu: sistema azkarra da, ez du formalitate konplikaturik, borondatezkoa, doakoa eta loteslea, bi aldeak arbitraje-laudoa betetzera behartuta baitaude.
Zergatik izena eman?
Enpresa, saltoki eta profesionalentzat, Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitzea balio erantsia da eta bezeroei eskatzen dieten kalitate-bermea. Gaur egun 16.000 enpresa baino gehiago daude atxikita.
Nola izena eman?
Bete ezazu ondoren uzten dugun atxikipen-formularioa eta bidali kontsumobide.sistema.arbitraje@gmail.com helbidera.