Atzo Emakumeekinn sariak banatu ziren, Emakumearen Eguna dela eta. Emakumeen talentua eta gaitasun ekintzailea aitortzen duten Donostiako Sustapenaren sariak dira.
Marianela Guardia Goxonela saltokitik (Ametzagaña 33, Egia) izan zen irabazlea Emakume Ekintzailearen kategorian.
Bestalde, ViveBiotechek enpresa saria irabazi zuen eta María Muñoz Cafarellek ikertzaile saria.
Zorionak merezitako sari honengatik!