San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu metroaren obren inguruan dituzuen kexak eta kezkak jaso eta udalari helarazi ondoren, Donostiako Sustapenak sustatutako San Bartolome eta Easo kaleetan metroa eraikitzeko obren eraginpeko tarteetan dauden enpresentzako laguntza-programaren deialdia argitaratu dutela.
Jakinarazi nahi dizuegu dirulaguntza hau doan izapidetzen lagundu ahal dizuegula. Telefonoz egin dezakegu, zuen establezimendura hurbilduz edo gure bulegora (San Martzial kalea 2, behea) etorrita. Gure telefonoa 943 09 09 38 da eta posta elektronikoa info@sansebastianshops.com.
Laguntza eskatzeko epea datorren astelehenean, hilak 17, hasiko da. Dokumentazioa aurreratzen joan nahi baduzue, jarraian Donostiako Sustapenaren webgunean telematikoki aurkeztu beharko duzuena azalduko dizuegu (webgune horretan erabiltzaile bat izatea eskatzen du).
– Eskabidearen eranskina (sinadura elektronikoa behar da).
– Enpresa eskatzailearen banku-datuen eranskina, banketxeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea (titulartasun-ziurtagiria).
– Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren kopia.
– Eskatzailea pertsona juridikoa bada, IFKren kopia. Halaber, ahalordedunaren NANaren kopia eta ahalordetze hori egiaztatzen duen titulua aurkeztuko dira.
– 2024ko ekitaldiko OHZri, urari eta/edo estolderiari dagozkien fakturak, ordainagiriak eta banku-ordainagiriak, laguntza eskatzen den establezimenduari dagozkionak.
Laguntzari buruz sor dakizkizukeen zalantza batzuen erantzunak ere emango dizkizuegu.
Nork eskura dezake laguntza?
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 1. atalean alta emanda dagoen eta helbide hauetakoren batean dagoen establezimendu ekonomiko baten titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak:
San Bartolome kalea: 3tik 11ra bitarteko atariak (barne) eta 4tik 12ra bitartekoak (barne).
Easo kalea: 27tik 37ra bitarteko atariak (barne).
Gehienez 550 € jaso ditzakezu.
Zer gastu laguntzen dituzte diruz?
- 2024ko OHZ, aurreko atalean adierazitako lokalari dagokiona. Dirulaguntza jarduera ekonomikoaren titularrari zuzenduta dago, lokalaren jabea edo maizterra den kontuan hartu gabe.
- Donostiako Udalak 2024ko ekitaldian igorritako uraren ordainagirien eta zaborra-estolderiaren ordainagirien zati finkoa, aipatutako lokalari dagozkionak.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 17an hasiko da, eta 2024ko azaroaren 30an amaituko da.
Edozein kontsulta, argitalpenerako edo tramitazioan laguntzeko, jarri gurekin harremanetan (943090938).