Donostiako Sustapenak hirian abian jarri duen laguntza-lerro berriaren berri ematen dizuegu.
Xedea
Laguntza hauen helburua Donostian sortutako enpresa berriei laguntzea da, beren kontura nahiz besteren kontura lanpostu berriak sortzen badituzte.
Onuradunak
Balioz eratutako pertsona fisiko edo juridikoak, 2024. urtean zehar jarduerari ekin diotenak, jardueraren zerga-egoitza eta lantokia Donostian dutenak eta enplegua edo autoenplegua sortu dutenak.
Zenbatekoa
Kalean merkataritza-lokala duen ala ez (alokairuan edo jabetzan), zenbatekoa aldatu egingo da.
Gehienez 10.000 €, kalean bertan merkataritza-lokala duten enpresa berrientzat.
Gehienez 5.100 €kalean bertan merkataritza-lokalik ez duten enpresa berrientzat.
Diruz lagundu daitezkeen zenbatekoak
- Enpresa eratzeko gastuak (irekitzeko lizentziak, jarduera-lizentziak, notario-gastuak etab).
- Lehendik dauden enpresak erostea, enpresak garatzen duen jarduerarekin jarraitzeko.
- Inbertsioak.
- Ibilgailuak erosiz gero, jarduera ekonomikoari bakarrik eragiten diotela modu frogagarrian frogatzen dutenak baino ez
- Patenteak, erabilgarritasun-modeloak, markak eta diseinu industrialak izapidetzearen eta lortzearen ondoriozko gastuak.
- Norberaren jarduerari eta bazkideen prestakuntza profesionalari lotutako prestakuntza-gastuak.
- Langile autonomoen erregimen bereziko eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.
- Soldatak.
- Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinak egokitzeko eta/edo birgaitzeko obrak
- Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak
- Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak).
- Merkataritza-lokalaren hipoteka-maileguaren kuotak
- Jarduera garatzeko lokalari lotutako higiezin-kudeaketarako gastuak.
Faktura guztiek 100 eurotik gorako zenbatekoa izan behar dute, BEZik gabe.
Eskabideak egiteko epea
EJZn uztailaren 4a baino lehenagokoa bada, epea 2024ko irailaren 5ean amaituko da.
EJZn alta uztailaren 4an edo geroago ematen bada, bi hilabete alta ematen denetik, eta eskaerak egiteko azken eguna 2024ko abenduaren 31 da.