Donostia Shopsetik jakinarazten dizuegu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea laguntzarako deialdia ireki duela.
XEDEA
Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioei ekonomia berdearen irizpideen arabera laguntzeko programaren dirulaguntzak ematea arautzea.
ONURADUNAK
Gipuzkoan kokatutako enpresak izango dira onuradunak, baldin eta ETE izaera badute eta 5 eta 250 langile bitartean badituzte.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagunduko dira:
- Egungo ekipamenduaren ordez eraginkortasun handiagoko beste bat jartzea, ekonomia berdearen irizpideei jarraiki.Ordezkatutako ekipoen balio-bizitza amaitu beharko da, berrerabili ezin izateko moduan. Ekonomia berdetzat hartzen da aurrekoak baino gutxiago kontsumitzen duen, eraginkorragoa den edo gutxiago kutsatzen duen ekipamendua.
Ez dira diruz lagunduko:
- Erosketa finantza-errentamenduan.
- Ekipamendua egokitzea edo ordeztea, indarrean dagoen ingurumen-araudira egokitzeko.
- Erremintak eta material suntsikorra.
- Ibilgailuek, orga jasotzaile eta pala kargatzaile gisa barne-erabilerakoak izan ezik.
- Eraikinak eraberritzea, eraikinen inguratzailearen isolamendua hobetzea (leihoak, itxiturak…) eta eraikinen energia-ziurtapena.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro batean aplikatzekoak ez diren proiektuak.
- BEZa.
Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 €-koa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 €-tik beherako zerga-oinarria duten fakturak.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Eskaera bat onartuko da enpresa bakoitzeko. Eskabide bakoitzean, ekipamendu bati bakarrik eskatu ahal izango zaio dirulaguntza.
Proiektuan diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 lagunduko da diruz, eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 40.000,00 €izango da.
DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN ALDIA
Uztailaren 1etik aurrera eta justifikatzeko azken eguna 2026ko ekainaren 30a izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Irailaren 30etik urriaren 30era, 13:00etan.