Donostia Shopsetik jakinarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, Osalanekin (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) lankidetzan, lan-arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa jarri duela abian autonomoen kolektibo osoarentzat.
Prestakuntza honen helburua da kolektibo honetako kideak lan-baldintza seguru eta osasungarrienak zeintzuk izan behar diren jabetzea eta, horrela, haien segurtasun- eta osasun-mailak hobetzea.
Ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren eskura daude , eta honako hauek dituzte: prestakuntza-modulu orokor bat (edozein langile autonomorentzat), 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eskuragarri daudenak: eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), 8 ordukoa.
Kurtso hasiera: 2026ko otsailak 2, astelehena.
Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko urtarrilak 29.
Ikasturte amaiera: 2026ko martxoak 31.









