Retaileko Euskal Eskolak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta aholkulari espezializatu batek lagunduko dizu zure negozioa indartzeko gaitasunak eskuratzeko, arlo hauetako batean:
- Eraldaketa digitala
- Estrategia
- Salmenta-puntua
- Bezeroak
- Pertsonak
- Kudeaketa….
Zertan datza aholkularitza pertsonalizatua?
1. urratsa
Bete formulario labur hau. Oso erraza da, ez dizu 10 minutu baino gehiago emango.
2. urratsa
Zurekin harremanetan jarri eta galdera batzuk egingo dizkizugu hobeto ezagutzeko. Horrela, zer premia dituzun eta zer arlotan behar duzun laguntza jakingo dugu.
3. urratsa
Zure aholkularirik onena hautatuko dugu eta lehen hitzordua egingo dugu, aurrez aurrekoa edo telematikoa.
4. urratsa
Esleitutako aholkulariarekin lan egingo duzu, lortu nahi dituzun helburuak eta horiek lortzeko estrategiak zehaztuz.
5. urratsa
Aholkulariak lagunduko dizu eta gaituko zaitu hobekuntza-prozesu osoan, zure lehiakortasuna eta profesionaltasuna areagotzeko.
Mugatutako plazak.