Hala egiaztatzen du Donostiako saltokietan egindako airearen lehen ikerketak, Donostiako udaletxeko Ekonomiaren Sustapenaren zinegotziak zein San Sebastian Shops eta Kursaal taldeak burutua.
Ikerketa 20 komertziotan burutu da, komertzio barruko airearen datuak eskainiz, eta horrela biztanleriari beraien erosketak segurtasun handiz egin ditzaketela helaraziz.
Covid-19k eragindako egoeran saltokietako airearen kalitatea kezkatzen duen faktoreetako bat da. Airearen kalitate espazio itxietan egokia izatea funtsezkoa da kutsadura hedatu ez dadin. Airez transmititzen diren partikula kutsatzaileak printzipalki CO2 dira, pertsonen arnasketaren ondorioz. Hori kontutan izanik, San Sebastian Shops eta Kursaal taldeak ikerketa bat burutu dute, Donostiako saltokietako barrualdean airearen kalitatea zein den jakiteko, eta dagoen CO2ren maila ezagutzeko.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), adierazten du aireztapena gakoa dela, birusaren hedapena ekiditeko gune itxietan. CO2ren kontzentrazioa zuzenean erlazionatua dago lokaletan ematen den aireztapenarekin, airearen kalitatearen adierazle izanez.
Ikerketan bi gune ezberdinetako 20 saltokik parte hartu dute; Donostiako zentroa eta Amara Berriko auzoa. Parte hartu duten merkataritzen tipologia askotarikoa da, nola hala tamainan, jardueran…etab.
Dendarien partetik lokalak aireztatu mantentzeko kontzientzia dagoela egiaztatu da, honek, ingurune osasuntsua bultzatuz.
Otsaileko hilabetean 24 orduz monitorizatu dira lokalak, zehaztasunez ezagutzeko existitzen den CO2 kantitatea. Haririk gabeko zundak ipini dira, horrela, 10 minuturo datoak jasotzen ziren NEOS plataforma digitalean. Modu honetara, datuen irakurmena jarraitasunez egiten zen.
Airearen kalitatea egokia da
Merkataritzetan egin den ikerketan CO2ren hiru nibel ezarri dira:
- BAXUA kontzentrazioa 800ppm-ren azpitik.
- BITARTEKOA kontzentrazioa 800 eta 1500ppm-ren bitartean.
- ALTUA 1500ppm gainetik.
Ikerketaren arabera, lan orduetan, ikertutako lokal guztiak 800pp,-ren azpitik egon dira, horrek airearen kalitatea zein aireztapena egokia dela esan nahi du. Merkataritzako edukiera mugatua izatea eta atea zabalik edukitzea uneoro, emaitza positibo hau eman du.
San Sebastian Shops-ek azpimarratzen du, pandemia hasi zenetik merkataritzak oso kontzientziatuta egon direla eta saiakera handia egiten ari direla edukiera mugatua, material higienikoa, zein neurriak mantendu ahal izateko. Baina batez ere, egoera honetan aireztapena mantendu ahal izana, erosketak seguruak izan daitezen lortu ahal izateko.
Airearen kalitatea monitorizatzea, tresna klabea.
Kursaal taldeak nabarmentzen du airearen kalitatea monitorizatzearen zein den garrantzitsua, horrela, momenturen baten airearen kalitatea okertzen bada, jarraian konponbidea eman daiteke. Gaur egun, ikerketa honetan erabili den zunda bezalako tresnak, edozein lokaleko informazio aberasgarria eman dezake, eta programa ezberdinak jarri daitezke 800ppm-ren gainetik egon ezkero, abisua eman dezan, eta momentu horretan aireztapen prozesua aldatu dadin. Horrela, betebeharreko neurriak beti beteko ahal dira.
NEOS sisteman interesa baduzu edo informazio gehiago:
GRUPO KURSAAL
d.eficiencia@prkursaal.com
943460364