Laguntza programa bat argitaratu da; norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak dira, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie
ENTITATE ONURADUNAK:
a) Enpresaburuak eta banako profesionalak.
b) Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK:
a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.
b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.
DIRULAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKOA:
3.000€ arte.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Apirilaren 16an hasiko da eta 2020ko irailaren 30ean bukatuko da.