SAN SEBASTIAN SHOPS-EKO BULEGOAREN HELBIDE BERRIA

San Sebastian Shops-etik gure bulegoaren berri eman nahi dizuegu. Orain San Martzial kalean 2 (20005 Donostia) aurkitzen gara. Poz-pozik jarraituko dugu donostiar saltokiei aholkuak ematen; dinamizazio-jarduerak antolatzen, biziberritze-estrategia gisa; formakuntza ikastaroak prestatzen; laguntzen eta diru-laguntzen inguruan aholkatzen eta horiek izapidetzen; sektorearekin lotutako informazioa ematen eta behar duzuten guztiarekin laguntzen.

GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Gabonetara hurbiltzen ari garen honetan, San Sebastián Shopsek GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN 2019KO EDIZIOAN parte hartzera gonbidatzen zaituztete. Aurten abenduaren 5etik urtarrilaren 5era bitartean egingo da, eta Donostiako saltokien profesionaltasuna saritzea da helburua. Lehiaketa abenduaren 5ean hasiko da; ordurako, erakusleiho guztiak muntatuta egon beharko dira. Gabonetako Gala Abenduaren 16an, 20.30etan, egingo da. Aurrerago bidaliko da galarako…

HIRIKO IBILTOKIA – GIPUZKOA PLAZAN

Joan den Igandean, Urriak 27, Gipuzkoa Plazan Hiriko Ibiltokia izan zen, “GdM San Sebastián Moda Festival” jaialdiaren programazioaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Saila eta San Sebastián Shops-en eskutik. Erdialde, Alde Zahar era Gros Auzoetako saltokiak parte hartu zuten.   Desfilean zehar, saltoki hauen Udazken – Neguko kolekzioak ikusi genituen:   SALTOKIA AUZOA…

HIRIKO MODA -IBILTOKIA / SAGASTIEDER PLAZAN (INTXAURRONDO)

Joan den Ostiralean, Urriak 25, Intxaurrondon Hiriko Moda – Ibiltokia izan zen, “GdM San Sebastián Moda Festival” jaialdiaren programazioaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Saila eta San Sebastián Shops-en eskutik. Altza, Intxaurrondo, Bidebieta eta Mirakruz Auzoetako saltokiak parte hartu zuten. Desfilean zehar, saltoki hauen Udazken – Neguko kolekzioak ikusi genituen: SALTOKIA AUZOA SEKTOREA…

GIPUZKOAR DISEINATZAILEEN GARBERA MERKATARITZA-GUNEKO ESPAZIOAREN AURKEZPENA

Ostegunean, urriak 3, aurkeztu zuten Garbera Merkataritza-gunearen barruan, jatetxeen plazan, egongo den moda-sortzaileentzako aldi baterako espazioaren aurtengo edizioa. Gipuzkoa de Modak, Donostia Moda Klusterrarekin batera, sustatu eta bultzatu du berriz ere donostiar marka eta diseinatzaileen parte-hartzea ekimen honetan, udazken-neguko 2019/2020 denboraldiko GdM San Sebastian Moda jaialdiaren aurretik. Laura Chamorro Gipuzkoa de Moda ekimenaren zuzendariak aurkeztu…

Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eus-COMMERCE programaren edizio berria

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eus-COMMERCE programaren edizio berria martxan jarriko du, programa hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak osotasunean finantzatzen du.   Zure negozioaren digitalizazio maila edozein izanda ere, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen eta lehendik dituzunak hobetzen lagunduko dizute.   Laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkizute salmenta onlinean, posizionamenduan, sare sozialetan, bezeroaren fidelizazioan eta inteligentzia…

KALEKO MODA PASARELA ALTZAN – 25 URTEKO SALTOKIEI OMENALDIA

San Sebastián Shopsek, Gipuzkoa de Moda eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera, hirian 25 urte edo gehiago eman dituzten saltokiak sustatzeko eta omentzeko, kaleko moda desfile bat antolatuko du Loiola kalean.   HIRIKO MODA-IBILTOKI bat izango da, eta LOIOLA KALEAN jarriko da. Bereziki pertsonen ekipamenduaren arloko dendak parte hartuko dute. Arropa-, oinetako-, osagarri- dendak,…

TOKIKO DISEINATZAILE ERAKUSLEIHO ONENA

Tradizio bihurtu den Gabonetako erakusleihoen lehiaketa abiarazi baino lehen, SAN SEBASTIAN SHOPSek, CEINPRO diseinu eskolarekin lankidetzan, sormena erabiltzera eta beste modu batean parte hartzera animatu nahi zaitu.   Nola?   Azken ikasturtean, CEINPRO eskolako ikasleek erakusleihoen apainketa ikasi dute Juan Luis Anularen eskutik. Ekimen honen helburua hiriko erakusleihoen apainketa nabarmentzea da, eta horretarako, Donostiako 20 saltokiri tokiko diseinatzaile gazteen laguntza…

TELEDONOSTIREN 25 URTEURRENA. KALEKO MODA PASARELA LOIOLA KALEAN

San Sebastián Shopsek ekimen bat antolatu du Gipuzkoa de Modarekin batera, Teledonostiren 25. urteurrena dela eta. Hain zuzen ere, hirian 25 urte edo gehiago eman dituzten saltokiak sustatzeko eta omentzeko ekimena izango da.   HIRIKO MODA-IBILTOKI bat izango da, eta LOIOLA KALEAN jarriko da. Gehienez 20 saltokik parte hartu ahal izango dute, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek.…

KALEKO MERKATUA ALTZAKO HARROBIETA PLAZAN

San Sebastián Shopsek, hiriko zenbait Merkatari-Elkarterekin, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin, Donostiako Sustapenarekin eta horren Klusterrekin lankidetzan, 2019ko Jolastokietako Festetan KALEKO MERKATU bat antolatuko du Harrobieta Plazan.   ZERTAN DATZA? Irailaren 15an, 11:00etatik 21:00etara, Harrobieta Plazan kaleko merkatu bat antolatuko dugu. Moda-, edertze-, dekorazio-, lifestyle- eta gastronomia-postuak aurki daitezke.   NOLA HAR DEZAKEZU PARTE? Hiriko auzoren batean saltoki bat…