Apirilaren 1etik 10era, Alde Zaharreko Kale Nagusia, Narrika eta San Geronimo kaleetan dekorazio eta animazio bereziak egongo dira. Bide publikoan egingo den ekintza berritzailea eta esperimentala da, merkataritza-ibilbide ikusgarriak, erakargarriak eta atseginak sortzeko helburuarekin.
Proiektu pilotu honen helburu nagusia, %80ean Europako funtsekin eta tokiko-erakundeekin lankidetzan finantzatua, erosketa berezi, atsegin eta ibilbide deigarriak sortzea da. Gure hirikko negozioen jarduera bultzatzeko.
BA LORATU aukera emango die Alde Zaharreko merkataritza-guneak bisitatzen dituztenen esperientzia hobetzeko, kaleak lorez apainduz, merkataritza-gune irekiaren sentsazioa sortuz.
Alde Zaharreko Kale Nagusian, Narrikan eta San Jeronimon egingo diren esperientzia pilotu honen jarduera nagusiak honako hauek izango dira:
- Lore apainketa: hainbat lore-konposizio konbinatuz.
- Kaleko merkataritza: Alde Zaharreko 35 saltokiren lankidetzarekin, beren produktuak bide publikoan erakutsi dezakete.ç
- Kale-animazioa: ingurunea dinamizatzen duten zuzeneko emanaldiak, paseatzera gonditzatzen gaituzten jarduerak eta saltokiak bisitatzera gonbidatzen duen jai-giroa sortuz.
- Argazki-lehiaketa: parte hartzen duten saltokiak eta, oro har, Alde Zaharra zabaltzen eta ikusarazten laguntzen dutenek, DSS Market Plaza plataforman kontsumitu beharreko erosketa-bonuak zozketatuz.
Kartela:
Agenda: