Atzo, azaroak 10, Barne Merkataritzako Sari Nazionalen Gala ospatu zen. Espainiako Merkataritza Ministerioak antolatutako lehiaketa da. Sariek tokiko merkataritzari laguntzeko udalek egiten duten kudeaketa, saltoki txikiak eta merkataritza-gune irekien elkarteen lana saritzen dituzte.
Sariak emateko ekitaldia Zumarragan (Gipuzkoa) izan da, eta Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa buru izan da . Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea ere bertan izan ziren, finalista, saritu eta beste agintari batzuekin batera.
Espainiako sektoreko sari gorenek Donostiako merkataritzaren ibilbidea eta kalitatea goraipatu zituzten berriz ere: PUKAS SURFek ohorezko akzesita jaso zuen eta BENEGAS PERFUMERIAk aipamen berezia. Aintzatespen horien bidez, gure hiriko saltokien lan ona balioesten dira.
Zorionak!!!!!