Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu; euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, 60 euroan, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaroak daude Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.
Ikastaro motak:
- Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak (I modulua).
- Jarraipen moduluak: (I moduluaren jarraipena).
Ikastaroak urrian hasiko dira.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira: (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).
Euskaltegian emango diren klase presentzialen kasuan, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira eta taldeek ikasle-ratio txikiagoa izango dute.
Izen-ematea: abuztuaren 29tik irailaren 23ra (biak barne).
Izen-ematea erakunde hauetan edo online:
- Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea (9:00-14:00).
- San Sebastián Shops.
- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa.
Gipuzkoako Ostalaritza Federazioa.