“Bizit Euskadi”, aurtengo Aste Santuan Euskadi bisitatu eta bizitzera bultzatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak burututako kanpaina berria da.
Aste Santuko turismo-kanpaina berriaren esloganak “visit” (bisitatu ingelesez) eta “bizi” kontzeptuak lotzen ditu, Euskadin esperientzia bat bizitzera bultzatzeko.
“Bizit Euskadi” kanpaina Estatuko bisitariei zuzenduta dago nagusiki, baina Frantziako hegoaldea eta Portugalen zati bat ere barnean hartuta. Helburua, nolanahi ere, Euskadi bisitatzea “esperientzia paregabea bizitzea” izan dadin lortzea da.